ONGI ETORRI!!

2011-03-07

TESTU BIRSARTUA


Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak.

2011-03-06

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Egun informazioaren gizartean bizi gara. Honek zera esan nahi du: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sisteman bizi garela.


Gero eta normalagoa egiten zaigu teknologia berriak erabiltzea edota horri buruzko ezagutza izatea, eta arrotza egiten zaigu gai honi buruz ezer dakien jendea dagoela jakitea.


Hezkuntzan ere, teknologia berriek garrantzia handia hartu dute, eta beraz, ezinbestekoa izango da irakasleak izango garen heinean hau ondo ezagutzea eta egoki erabiltzea.


Interneten informazioaren gizartea zer den eta honek dituen abantaila eta desabantailak zeintzuk diren aipatzen diren testu bat aurkitu dut, hementxe duzue link-a. Gainera, hezkuntzari buruz ere hitz egiten du.

2011-02-21

The machine is us

bideo honetan web 2.0 ri buruzko informazioa gehiago daukazue. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazue merezi du eta!

2011-02-14

WEB 2.0

Datorren asterako ikusi behar den bideoa:



Ikustea merezi duen bideo interesgarria benetan.


Informazio gehiago nahi izanez gero, klik egin ezazu link hauetan:

2011-02-13

Aurkezpena

Ongi etorri denoi!

Blog honetan Haur Hezkuntzan erabiltzen diren teknologia berrieri buruz hitz egingo dut. Dudaren bat edota informazio gehiago nahi izanez gero, esatea baino ez duzue izango. Espero dut zuen gustukoa izatea blog hau. Eta ez ahaztu parte hartu ahal dezakezuela komentarioak idatziz.

Agur bero bat denoi,

Iraia.