ONGI ETORRI!!

2011-04-09

ETEN DIGITALA

"Tecnología, educación y diversidad: retos reales y realidades de la inclusión digital"  artikuluan eten digitalari buruz hitz egiten da. Bertan, eten digitala zer den azaltzean gain, eten motak eta eskolak izan beharreko paperaz ere hitz egiten du.

ZER DA ETEN DIGITALA?

Sarera konektatzeko eragozpenak dauzkaten herrialde, pertsona, gizarte edo erakundeei egiten diegu erreferentzia eten digitalaz ari garenean. Ondorioz, pertsona hauek komunikazio, formakuntza...garatzeko posibilitatee murritzagoa izango dute. Hori dela eta, garapen ekonomiko, sozial eta pertsonaletik baztertuak izango lirateke.
laburbilduz, "eten" hitzak sarera konektatzeko aukera ezari egiten dio erreferentzia eta baita bertan aurkitzen diren erramientei ere.

ETEN MOTAK

Autoreak eten digitalaren barruan dauden motak azaltzen ditu. hain zuzen ere, 6 mota daudela aipatzen du:
- Ekonomikoa: herrialdeek duten ekonomia mailari buruz hitz egiten du, hau da, herrialde txiro eta aberatsen arteko desberdintzasunaz. Pertsona batek edo gizarte batek duen ekonomia mailak teknologia berrien erabilera baldintzatzen du.
- Hezkuntzaren araberakoa: teknologia berriak erabltzen ikasteko beharrezkoa dugu honi buruzko formakuntza jasotzea. Beraz, formakuntza hau jasotzen ez duena esan dezakegu "analfabetoa" dela ikuspuntu digitaletik begiratuta.
- Hizkuntza maila: sarean gehien erabiltzen den hizkuntza ingelesa da.
- Adinaren araberakoa: adinaren arabera duten teknologia berriei buruzko ezagutza maila debertsifikatua da. Teknologia gauek gehien erabilzten dituztenak gazteak dira.
- Generoaren araberakoa: gizonezkoak dira gehiengo erabiltzaileak.
- Erabiltzaileek duten ezaugarri fisiko eta psikologikoaren araberakoa: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek aukera urritzagoak izango dituzte hauek erabiltzerako orduan.

ESKOLAREN PAPERA

Autorearen ustez, hartu beharko lirateken neurri batzuk hauek izango lirateke: azpiegiturak sortu, teknologiak egokitu eta malguak txertatu, irakasleen formakuntza hobetu...
Arazo ekonomikoak dituzten haurrek, etxean teknologia berriak erabiltzeko aukerarik ez badute, eskolak aukera hori eman behar die azpiegitura horiek ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izan dezaten.
Horretarako, erabiltzaileek beharrezko formakuntza jaso beharko dute erabilera egokia egin dezaten. Lehenengo irakasleen formakuntza bultzatu beharko da hauek ikasleak ondo formatu ditzaten.
Azkenik, hezkuntza eta enpresen arteko harremana estutzea proposatzen du autoreak.

ZER EGIN DEZAKEGU ESKOLAN?

Nire ustez, teknologia berriak irakasteak izugarrizko garrantzia du. Izan ere, gizarte hau, gero eta aurretauagoa den heinean, teknologia berri hauek erabiltzen jakin behar dugu. Beraz, hauen erabileraren formakuntza eskolatik hasi beharko da, behintzat, haur guztiek hauek ezagutzeko aukera izan dezaten.
Horretarako, beharrezkoa izango da irakasleek horri buruzko formakuntza izatea ondoren ikasleei haiek dituzten ezagutzak transmititzeko. Irakasleak haurrek jarrera kritikoa izan dezaten ere saiatu beharko dira, bisitatzen dituzten web-ak egokiak diren edo ez arrazoitzeko.
Hau guztia lan handia bada ere, denon elkarlana beharko dugu teknologia berrien erabilera egokia egin dezagun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario