ONGI ETORRI!!

2011-04-17

GAITASUN DIGITALA

Bi bideo hauetan alfabetazio digitalaz hitz egiten da. Bakoitzak bereikuspegitik azaltzen duenez, oso interesgarriak dira bideoak.
Hementxe dituzue ikusi nahi badituzue:

Bideo honetan azken urteotan eman diren aurrerapenez hitz egiten da.  Lehen imajinazioa erabili behar izaten zen, baina gaur egun, teknologia berriek imajinazio hori gitxiago erabiltzea ekarri dute. Gaur egun, denetarik aurki dezakegu sarean.

Bigarren bideoa ikusi nahiz izanez gero, egin klik hemen.

Bigarren honek teknologia berrien aurrean izan behar duen jarrera kritioaz dihardu. Bertan Tiscar Larak hitz egiten du, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko irakasleak hain zuzen ere. Berak dioenaren arabera, alfabetizazioa ez da teknologia berria erabiltzen jakitea bakarrik, baizik eta teknologia berri horien gaineko kritika egitea.
Lehenego eta behin argi izan behar dugu bilatu nahi duguna eta gero bilaketari ekin behar diogu. Honetarako, bilatzen eta interpretatzen jakin behar da; eta baita kontsumitzen duguna nork sortu duen aztertzea. Tiscar Sararen ustez, oso garrantzitsua da komunikatzeko gaitasuna izatea, hau da, gure iritziak publiko egitea.
Azkenik, kultura digital batean parte hartzeari buruz mintzatzen da. Kultura hori ulertu eta bertako partaide aktibo izan behar garela azpimarratzen du, batez ere hezkuntza arloan.

2011-04-11

GLOGSTER

Glogster posterrak egiteko programa bat da. Nik egindako posterra ikusi nahi baduzue, egin klik hemen.

2011-04-09

ETEN DIGITALA

"Tecnología, educación y diversidad: retos reales y realidades de la inclusión digital"  artikuluan eten digitalari buruz hitz egiten da. Bertan, eten digitala zer den azaltzean gain, eten motak eta eskolak izan beharreko paperaz ere hitz egiten du.

ZER DA ETEN DIGITALA?

Sarera konektatzeko eragozpenak dauzkaten herrialde, pertsona, gizarte edo erakundeei egiten diegu erreferentzia eten digitalaz ari garenean. Ondorioz, pertsona hauek komunikazio, formakuntza...garatzeko posibilitatee murritzagoa izango dute. Hori dela eta, garapen ekonomiko, sozial eta pertsonaletik baztertuak izango lirateke.
laburbilduz, "eten" hitzak sarera konektatzeko aukera ezari egiten dio erreferentzia eta baita bertan aurkitzen diren erramientei ere.

ETEN MOTAK

Autoreak eten digitalaren barruan dauden motak azaltzen ditu. hain zuzen ere, 6 mota daudela aipatzen du:
- Ekonomikoa: herrialdeek duten ekonomia mailari buruz hitz egiten du, hau da, herrialde txiro eta aberatsen arteko desberdintzasunaz. Pertsona batek edo gizarte batek duen ekonomia mailak teknologia berrien erabilera baldintzatzen du.
- Hezkuntzaren araberakoa: teknologia berriak erabltzen ikasteko beharrezkoa dugu honi buruzko formakuntza jasotzea. Beraz, formakuntza hau jasotzen ez duena esan dezakegu "analfabetoa" dela ikuspuntu digitaletik begiratuta.
- Hizkuntza maila: sarean gehien erabiltzen den hizkuntza ingelesa da.
- Adinaren araberakoa: adinaren arabera duten teknologia berriei buruzko ezagutza maila debertsifikatua da. Teknologia gauek gehien erabilzten dituztenak gazteak dira.
- Generoaren araberakoa: gizonezkoak dira gehiengo erabiltzaileak.
- Erabiltzaileek duten ezaugarri fisiko eta psikologikoaren araberakoa: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek aukera urritzagoak izango dituzte hauek erabiltzerako orduan.

ESKOLAREN PAPERA

Autorearen ustez, hartu beharko lirateken neurri batzuk hauek izango lirateke: azpiegiturak sortu, teknologiak egokitu eta malguak txertatu, irakasleen formakuntza hobetu...
Arazo ekonomikoak dituzten haurrek, etxean teknologia berriak erabiltzeko aukerarik ez badute, eskolak aukera hori eman behar die azpiegitura horiek ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izan dezaten.
Horretarako, erabiltzaileek beharrezko formakuntza jaso beharko dute erabilera egokia egin dezaten. Lehenengo irakasleen formakuntza bultzatu beharko da hauek ikasleak ondo formatu ditzaten.
Azkenik, hezkuntza eta enpresen arteko harremana estutzea proposatzen du autoreak.

ZER EGIN DEZAKEGU ESKOLAN?

Nire ustez, teknologia berriak irakasteak izugarrizko garrantzia du. Izan ere, gizarte hau, gero eta aurretauagoa den heinean, teknologia berri hauek erabiltzen jakin behar dugu. Beraz, hauen erabileraren formakuntza eskolatik hasi beharko da, behintzat, haur guztiek hauek ezagutzeko aukera izan dezaten.
Horretarako, beharrezkoa izango da irakasleek horri buruzko formakuntza izatea ondoren ikasleei haiek dituzten ezagutzak transmititzeko. Irakasleak haurrek jarrera kritikoa izan dezaten ere saiatu beharko dira, bisitatzen dituzten web-ak egokiak diren edo ez arrazoitzeko.
Hau guztia lan handia bada ere, denon elkarlana beharko dugu teknologia berrien erabilera egokia egin dezagun.

2011-03-07

TESTU BIRSARTUA


Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak.

2011-03-06

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Egun informazioaren gizartean bizi gara. Honek zera esan nahi du: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sisteman bizi garela.


Gero eta normalagoa egiten zaigu teknologia berriak erabiltzea edota horri buruzko ezagutza izatea, eta arrotza egiten zaigu gai honi buruz ezer dakien jendea dagoela jakitea.


Hezkuntzan ere, teknologia berriek garrantzia handia hartu dute, eta beraz, ezinbestekoa izango da irakasleak izango garen heinean hau ondo ezagutzea eta egoki erabiltzea.


Interneten informazioaren gizartea zer den eta honek dituen abantaila eta desabantailak zeintzuk diren aipatzen diren testu bat aurkitu dut, hementxe duzue link-a. Gainera, hezkuntzari buruz ere hitz egiten du.

2011-02-21

The machine is us

bideo honetan web 2.0 ri buruzko informazioa gehiago daukazue. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazue merezi du eta!

2011-02-14

WEB 2.0

Datorren asterako ikusi behar den bideoa:



Ikustea merezi duen bideo interesgarria benetan.


Informazio gehiago nahi izanez gero, klik egin ezazu link hauetan: