ONGI ETORRI!!

2011-03-07

TESTU BIRSARTUA


Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak.

2011-03-06

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Egun informazioaren gizartean bizi gara. Honek zera esan nahi du: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sisteman bizi garela.


Gero eta normalagoa egiten zaigu teknologia berriak erabiltzea edota horri buruzko ezagutza izatea, eta arrotza egiten zaigu gai honi buruz ezer dakien jendea dagoela jakitea.


Hezkuntzan ere, teknologia berriek garrantzia handia hartu dute, eta beraz, ezinbestekoa izango da irakasleak izango garen heinean hau ondo ezagutzea eta egoki erabiltzea.


Interneten informazioaren gizartea zer den eta honek dituen abantaila eta desabantailak zeintzuk diren aipatzen diren testu bat aurkitu dut, hementxe duzue link-a. Gainera, hezkuntzari buruz ere hitz egiten du.