ONGI ETORRI!!

2011-02-21

The machine is us

bideo honetan web 2.0 ri buruzko informazioa gehiago daukazue. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazue merezi du eta!

1 comentario:

  1. “The machine is us” bideoa oso interesgarria dela iruditu zait. Aurretik jakin ez ditudan kontzeptuak azaltzen ditu, beraz, baliagarria izan daiteke. Bideo honi aurki diodan alde txar bat subtituloak irakurtzea izan da. Oso arin ibili da eta ez du astirik ematen dena irakurri eta erraz ulertzeko. Ondorioz, hainbat aldiz ikusi behar izan dut bideoa.

    Hasieran testu digital eta ezlinearraren arteko desberdintasunak azaltzen ditu, lehenengo honetan zentratuz. Testu digitala moldagarria dela aipatzen du eta baita hipertestua ere. Ondoren hipertestuaren gainean aritzen da. Honek lotura desberdinak egiteko balio digu.
    Hasieran web-ak HTMLan oinarritzen ziren testuen diseinua eraikitzeko balio zuen. Geroago XML fomatua asmatu zen, bertan egitura eta formatua alda zitekeen. Datuak mugitu daitezke edota elkarbanatu eta erabiltzaileentzat errazagoa da honi buruzko jakintzarik behar ez dutelako. Gainera, ez du testuekin bakarrik funtzionatzen, bideo edota argazkiekin ere lan egin daiteke.

    Gauzak argitaratzen ditugunean edo argakiak etiketatzen ditugunean makinari ditugun ideiak erakusten dizkiogu, horregatik esaten du makina gu garela.

    ResponderEliminar